XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elementuak eta konposatuak

Dagoeneko ezagunak dituzu elementu kimikoei dagozkien ezaugarri batzuk, hala nola, sinboloen bidezko adierazpena, egitura elektronikoa eta Taula Periodikoan ageri diren familien sailkapena.

Beharbada, inguruan izango dituzu metalezko objektuak, esaterako, burdina, aluminioa, kobrezko hari elektrikoak, etab. Inguratzen gaituen atmosferak ere nitrogenoa eta oxigenoa dauzka. Hala ere, elementuak ez dira era askean agertzen, nahasketak edo konposatuak osaturik baizik, hots, gehienetan konposatu kimikoak eraturik.

1. Irakur itzazu ondoko definizioak eta beha itzazu arretaz hurrengo irudiak (1 a eta 1b ird.)

Elementu kimikoa bestelako substantzia puru bitan edo gehiagotan deskonposa ezin daitekeen substantzia purua da.

Nitrogenoa (N2)
Oxigenoa (O2)
Hidrogenoa (H2)

1a ird. Nitrogenoa, oxigenoa eta hidrogenoa elementu kimikoak dira.

Konposatu kimikoa bestelako substantzia purutan deskonposa daitekeen substantzia purua da.

Ura (H2O)
Hidrogenoa (H2)
Oxigenoa (O2)

1b ird. Ura konposatu kimikoa da.

2. Ardura handiz aztertu zeure inguruko gauzak: gela, pertsonak, paisajea, etab.

- Zein elementu aske ikus ditzakezu zeure inguruan? Non?

- Zein konposatu identifika ditzakezu? Non?

3. Sailka itzazu ondoko substantziak, elementu ala konposatu diren arabera: merkurioa, urrea, azukrea, alkohola, eztainua, iodoa eta gatza.

Atomoek elkartzeko duten joera

Oro har, baldintza berezietan izan ezik, substantzia kimikoak, elementuak eta konposatuak, bi atomoren edo atomo gehiagoren elkarketak dira.

4. Ondoko adibideetatik, esazu zein substantzia dauden atomo berdinez osaturik eta zein atomo desberdinez.